XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Alde egin zuten biztanleetariko batzuk itzuli egin ziren, eta beste atzerritar batzurekin negozio eta denda berriak jarri zituzten.

Mundu guztiak zuen telebista eta kotxea.

Dantzatoki pare bat eta bingoa ireki zituzten.

Aparkatzeko zailtasunak sortu ziren, eta txakurrak ere idunegaz eramaten hasi ziren, eta arkakusorik gabe.

Arrerakuntzarekin etorri ohi diren hobekuntza guztiak etorri ziren herrira, hori bai, On Diokleziok hainbeste bider amestutako liburutegia ezik.

Heldu, drogak eta basoko suteak ere heldu ziren.

Inguruetako pinudi ederrak kiskalita, suntsituta gelditu ziren.

Bizimodua ez zen lasaia, jendearen izaera haserrekorra eta jasanezina egin zen.

Beharrean zen auzokoari inork ez zion laguntzen. Bakoitza berera zihoan.